Bihotz kafe, lehenengoak akuaponian

30 azaroa, 2015

Luzaroan izan dugu buruan tabernaren bat apintzea akuaponia sistema batekin. Baina nola, ze materiale erabilita?… Ez genuen galdera hauei erantzunik aurkitzen. Halako batean Bihotz Café agertu zan, leku ederra non Birikako taldea batzen ginen lana bukatu eta gero.

Egunak joan ahala elkar ezagutu genuen; azkenean gure TTIPIBAI produktua erakutsi genien. Asko gustatu zitzaien baina ez zeuden guztiz konbentzituta. Posible ahal da neurrira eginiko produktu bat sortzea materiale konkretu batzuk erabilita? Galdetu zuen Pedrok. Barraren atzetik bera aurkituko bait duzue proiektua bisitatzera bazoazte. Ezaguntzen gaituzuenak badakizue ez garela ateak isten dituzten horietakoak, beraz lanean jarri ginen. Arrainontzi simple bat eta metalezko ontzi bat sistemaren protagonistak izango ziren.

TTIPIBAI-ren diseinua zabaldu eta birmoldatu (materialen alorrean) egin behar zen . Erronka berria agendarako.

Estruktura bukatuta dago.

Proba eta diseinu desberdinak egin ostean, ekainaren 12an, goiz heldu ginen Bihotz Café-ra eta eguerdirako sistema instalatua zegoen.

En Bihotz Cafe, instalando un jardin acuaponico

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies